lunes, 30 de mayo de 2011

Euskal lurraldeak eskuratzeko gatazkak

XII. eta XIII. mendeen bitartean, euskal lurraldeak Iruñeko Erresumaren eta Gaztelako Erresumaren artean zeuden. Hauek izan ziren gertaera nagusiak:
  • XI. mendearen hasieran, euskal lurraldeak Antso III.a Nagusiaren mende zeuden. Antso III.a hil ondoren Nafarroa eta Euskadi haren seme Gartzea III.a Santxezen esku geratu ziren.
  • Haren seme Antso IV.a izan zen ondorengoa. Haren anaiek hil zuten 1076an. Euskal lurralde batzuk Gaztelako Erresumaren barnean egon ziren, eta beste batzuk, Aragoiko Erresuman.
  • 1134. urtean, Gartzea V.a Ramirezek Nafarroako, Gipuzkoako eta Arabako zati handia gobernatu zuen.
  • Antso VI.a Jakituna izan zen haren ondorengoa. 1173.urte aldera Alfonso VIII.a Gaztelako erregeak kanpaina militar bat hasi zuen, galdutako jabetzak berrezkuratzeko. 1179. urtean bakea sinatu zuten.
  • Antso VI.aren ondorengoa Antso VII.a Azkarra izan zen. Haren erregealdian, Nafarroak beste gerra bat izan zuen Gaztelako eta Aragoiko erresumen aurka.Gaztelako errege Alfonso VIII.ak Gasteiz konkistatu zuen 1199an. Lurralde guztiak Gaztelako koroaren agindupean geratu ziren. Guardia inguruko eremua soilik geratu zen Nafarroako erregearen agindupean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario